Hiztegia eskuan, euskara ahoan…

10 gai berri eskuragarri sakeleko hiztegi bilduman

0
69

Euskal Elkargoa, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) eta Baiona, Miarritze eta Hendaiako Udaletxeen arteko lankidetza baten baitan ekoiztutako sakeleko hiztegi bilduma aurkeztu da.

Material horren helburua bikoitza da: euskararen ikaspenean bide lagun izan eta ahozko erabilera azkartzea. Gai orokorrak (familia, eguraldia, eskola), zein berezituak (zientziak, arnoa, bide heziketa) jorratzen dira, XXI. mendeko hizkuntza bizi baten lekuko.

Duela 10 urte familiari buruzko hiztegia sortu zenetik Xiberoan, 2015 arte beste 15 gai landuak izan dira Miarritzen. Gaur egungo bilduma, zorro itxi batean bildutako 29 hiztegi tematiko desberdinez osatua dago.

Bilduma osoaren bertsio numerikoa kontsultatu eta deskargatu daiteke bost partaideen webguneetan. Paperezko banaketa antolatuko da horrez gain Baiona, Miarritze eta Hendaiako hirietan.

Euskara bezala hiztegi hauek erabiliak izateko sortuak dira. Zorro barnean agertzen den azalpen oharrak erabiltzaileak gonbidatzen ditu haiekin jostatzera, erregularki kontsultatzera, egunero hitz bat ikastera, haurrekin jokoak asmatzera, lantokian desafioak sortzera, sakelko telefonoan deskargatzera…