Udalak egin duen inbertsioa 16.200 eurokoa izan da. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udala Baserritar Etorbidean dagoen Satarka Ikastetxearen aurrean dagoen parkearen inguruetan hobekuntza lanak egiten da.

“Parkearen inguruetan ur-bilketa hobetzen ari gara, eta hainbat tokitak espaloiak egokitzen ari gara era berean. Ikastetxea hurbil izanik, erabilera handia duen gunea da, eta gure helburua, ahalik eta egoera txukunenean egotea da”, esan du Txisun Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak.

Udalak egin duen inbertsioa 16.200 eurokoa izan da eta aste honetan bertan amaitzea aurreikusten da.