Hobekuntza lanak egiten hari dira Talaia Institutuaren inguruan. / Hondarribiko Udala

Azken egunotan Udalak hobekuntza lanak egiten ari da Talaia Instituaren inguruetan, distantzia eta segurtasun neurriak ahalik eta hobekien betetzeko helburuarekin. Hala eman du aditzera Kalixa Silanesek, Hezkuntza zinegotziak.

“COVID-19a dela eta hartu behar izan diren segurtasun eta distantzia neurriak bermatzen laguntzeko, Talaia Institutuko ordezkariek Udalari eskatu ziguten ikastetxearen atzekaldeko mendi hegala garbitu eta egokitzea beharko zutela”.

“Hezkuntza arloan eskumenak Eusko Jaurlaritzarenak badira ere, egokia iruditu zaigu hobekuntza lan azkar batzuk egitea institutuaren atzekaldean, hala ikasleek aisialdian leku gehiago izan dezaten distantzia gehiagorekin egoteko aukera izanda”, amaitu du Silanesek.