Hondakinen bereizketa egiteko plastikozko poltsa horien banaketa

Kutxa horirik ez duten pertsonentzat, poltsa horiak banatuko dira Hendaian, Agorreta karrikako hondakindegian

0
947

Bil ta Garbiko Hego Lapurdiko bereizketaren aholkulariek, permanentziak antolatuko dituzte hilero lurraldeko hondakindegietan, jendeei poltsa horiak banatzeko eta bereizketaz sentsibilizatzeko.

Kutxa horirik ez duten pertsonentzat, poltsa horiak banatuko dira Hendaian, Agorreta karrikako hondakindegian. Halere, edozein banaketa lekura hurbil daiteke edonor poltsen bila.

Hendaiako datak

– 8:30etik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara
– Xakamartegia karrikako hondakindegian
– 2019ko irailaren 14ean, urriaren 16ean, azaroaren 18ean eta abenduaren 20ean

Xehetasun gehiago

Etxebizitza kolektiboetan

Edukiontzi horia duten etxebizitzetako apartamenduetako biztanleek ez dute poltsa horirik izango, bai ordea bilketa aitzineko poltsa bat
Edukiontzi horirik ez den bizilekuetako apartamenduetako jendeek eraikineko sindikuarengana jo behar dute 0800 64 20 14 dei dezaten galdegiteko.

Hondakinen murrizteko politikak lehenesten du nahas-mahaseko birziklapena, izan ere horrela murrizten du zakuen erabilera adibidez papera botatzerakoan.