Euskera zinegotzia den Arantxa Berrotaran, aldizkari berriarekin. / Hondarribiko Udala

Hondarribia udal euskerazko aldizkariaren ale berria kalean da. 2017. urteko lehena eta 302. zenbakia egiten du. 2016an zehar lehiaketa publikoa egin ostean, koordinazio talde berria sartu da aldizkarian, aldizkariak itxura eta edukiak aldatzen dituelarik, aro berri bati ekinez.

HiruBibat taldea izango da talde kudeatzailea. Arduradun nagusiak honakoak dira: Xabier Sagarzazu koordinazio, zuzendaritza eta erredakzio lanetan, eta Álex Fernández eta Maore Sagarzazu, diseinu, maketazio eta publizitate arloan. Koordinazio lanak Euskera Zerbitzuko Karmelo Goikoetxearekin egingo dira.

Diseinu aldetik bistakoa da aldaketa, baita edukin aldetik ere. Kolaboratzaileak mantendu eta berriak ere sartu dira. Egokiena, http://www.hondarribia.eus/eu/hondarribia-aldizkaria gunean begiratu eta irakurtzea da, baita hilero aldizkaria hirian zehar uzten diren hainbat puntutan jasotzea ere.