Maria Serrano, Turismo zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak hiriaren esentzia eta balioak ordezkatzen dituen marka turistiko berria aurkeztu du. Markaren helburua hiriak historikoki turismoan izan duen garrantzia balioan jartzea da, eta marka propio hori berreskuratzea.

“Euskadi bete betean” lelopean, Hondarribia “Euskadiren esentzia laburbiltzen duen helmuga gisa proposatzen du: itsasoa, baserria, ondare historikoa, mendia, gastronomia, jaia, tradizioa, kirola, euskara, segurtasuna, bizikidetza eta bizi-kalitatea”, Maria Serrano Turismo zinegotziak adierazi duenez.

Horrela, Turismo Hondarribiak bere webgunea izango du (https://hondarribiaeuskadi.eus/) eta baita hurrengo komunikazio kanalak ere.

Facebook, https://www.facebook.com/HondarribiaTurismo/
Instagram https://www.instagram.com/turismo_hondarribia/?hl=es
Pinterest https://www.pinterest.es/turismohondarribia/

Hondarribiko marka turistikoa eta sustapen-euskarri berriak Hondarribiko 2018-22ko Turismoaren Plan Estrategikoaren proposamenetan kokatzen dira.

Plan honek adierazten du Hondarribia harrera-hiria dela, marka propioa eta bokazio turistikoa duela, eta lan egiten duela, batez ere, bertako egoiliarren eta sektore horretan lan egiten duten pertsonen bizi-kalitateari eusteko.

Ildo horretan, hazkunde iraunkorreko eredu bat proposatzen du, Hondarribiko baliabideentzat, erakargarrientzat eta bizimoduarentzat inbaditzailea eta kaltegarria izango ez dena.

Horretarako, Planak honako helburu estrategiko hauek proposatzen ditu:

Turismo-gobernantzako sistema inklusiboa, parte-hartzailea eta adimenduna sendotzea
Turismo-jarduera desestazionalizatzea
Turismoaren eta biztanleriaren arteko harremana hobetzea
Turismoaren emaitza ekonomikoak eta sozialak hobetzea
Bisitariaren esperientzia hobetzea

Halaber, Plan Estrategikoa 4 lan-arlotan egituratzen da (helmugaren lehiakortasuna, turismo-produktuen garapena, turismo-marketina eta gobernantzako eta turismoaren antolaketako eredu berria), eta lan-plan bat osatzen dute, datozen 4 urteetan egin beharreko lehentasunezko 30 proiektutan zehazten dena.