Hondarribiak Inauterietako irudia aukeratu du

Murtziako Cristobal Aguiló da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. Barruan daramazu izena du lanak

0
1216

Murtziako Cristobal Aguiló da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. Barruan daramazu izena du lanak. Denetara 15 izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu diren lanak, iazko kopurua baina bi gutxiago.

Epaimahaia honako hau izan da: Javier Sagarzazu, Idoia Seijo, Arette Azanza, María Serrano eta Kalixa Silanes, eta Goio Uriarte Kultura teknikaria epaimahaiaren idazkari lanetan.

Lanak jendaurrean jarriko dira urtarrilaren 29tik otsailaren 11 bitarte (biak barne), Arma Plazan.