Elkarteak ekintza desberdinak antolatu ditu. / Hondarribiako Itsaskari Baita

Hondarribiako Itsaskari Baitaren 50. urtemuga ospatzeko elkarteak ekintza desberdinak antolatu ditu, lehenengoa, 2019ko abuztuan ospatu zen, gurutzontzien XXXVIII. Ama Guadalupekoa Bela estropadarekin batera.

Hauek izango dira, aurten ospakizuna burutzeko prestatu diren ekintzak:

-Otsailak 1-16: Elkartearen Historiaren Erakusketa antolatu da. Elkarteko artxiboan aurkitu diren eta bazkideek ekarri dituzten dokumentu, plano eta argazki oso interesgarriak publikoarentzako ikusgai egongo dira. Larunbatean, otsailak 1, erakusketaren inaugurazioa izango da.
– Otsailak 14 (19:00): Elkarteko historiari buruzko mahaingurua; lehendabiziko bazkideak, instalakuntzak lortzeko la egin zuten pertsonak eta bazkide berriek parte hartuko dute, elkarteak izan dituen garai desberdinak gogoratzeko.
– Apirila: Liburuaren argitalpena. Elkartea nola eta zeinek sortu zuen, bere erronkak eta instalakuntzak lortzeko zailtasunak, bere biziiraupenaren gakoak eta etorkizunari begira dituen helburuak, ideia guzti hauek bilduko dituen liburua argitaratuko da.

Ekintza hauetaz gain eta urtero antolatzen ditugun kirol ekintzetaz aparte, 2020 urtean, elkarteak 3 Bela Estropada garrantzitsu antolatuko ditu:

– Espainiako Optimist Kopa: Apirilak 30-Maiatzak 3. Gure elkartearentzat, oso erronka handia izango da bela estopada hau, lehenengo aldia baita Espainiako Federakuntzak Gipuzkoan antolatzea erabaki duelako, eta bestetik, “Optimist modalitatea” bela kirolaren oinarria delako. 150 kirolari, gehi entrenatzaile eta familikide hurbilduko dira Hondarribira, eta Higer Badia, bela txuri txikiz Beteta ikusiko dugu maiatzeko zubian.
– Espainiako J80 Kopa: Ekainak 18-21. Ohore handia da, lehiaketa hau berriz ere antolatzeko aukera izatea, Kopa honen jabe diren kirolariak, gure elkartekoak baitira aurten (EnbataGaratu); Iñigo Jauregui, Borja Ponte, Iker Almandoz eta Iñigo Sanchez. Ia aurten ere titulua mantendu dezaketen. “Izki-Decoexa” emakumezkoen taldeak ere parte hartuko du, beren kategorian txapeldunak izateko aukera handiakin; Olatz Muñoz, Patricia Alza eta Marta Lizarribar, eskifaiako kide direlarik.
– Munduko Raceboard Senior “Euskadi Gold Cup” Txapelketa Urriak 12-17. Udako ikastaroak eta gero, Raceboardeko Munduko Senior kategoriako kirolari hoberenak Hondarribian elkartuko dira, eta gure elkarteko windsurfistekin lehiatuko dute. Ikuskizun ezin hobea; elkarteko Josema Elduayen, Alex Diaz eta Iñaki del Rincon, besteak beste egongo dira parte hartzen.

Elkarteko urrezko ezteiak ospatzeko, elkartearen erronkak aurkezteko, bela kirola gizarteari hurbiltzeko eta urte guzti hauetan hemendik pasatu eta lan egin duten persona guztiak omentzeko aukera ezin hobea dugu aurtengo ekitaldi guztiak.