Butroi pasealekuan burutuko da jardunaldia. / Hondarribiko Udala

Seigarren urtez jarraian Hondarribia Elkarlanean jardunaldia antolatu du Hondarribiko Udalak, eskualdean lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta elkarteei zuzenduta. Igande honetan izango da, 11:00etatik eguerdiko 14:30etara bitartean. Aurkezpena areto nagusian burutu da eta han izan dira Hiritarren Arretarako zinegotzia den María Serrano, baita ekimenean parte hartuko duten hainbat erakunde eta elkarteetako ordezkariak ere.

“Haien jardueraren inguruan hausnartzea, informazioa eskaintzea eta laguntza ematea da saioaren helburua. Goizean zehar, erakusketa egingo dute parte hartuko duten elkarte eta erakundeek, Butroi pasealekuan, 11:00etatik 14:30etara bitartean. Denetara 20 gobernuz kanpoko erakundek eta 17 elkartek parte hartuko dute jardunaldian”, esan Serranok.

“Udalak eskerrak eman nahi dizkie gurekin batera lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakunde eta Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarte guztiei”.

“Elkarteak eta GKEak kalera gerturatzea da helburua. Herritarrek entitate horiei aurpegiak jartzeko, eta jakiteko zein lan egiten duten”, azaldu du Serranok. “37 erakunde eta elkarte bilduko dira, guztira, Butronen. “Bolondres aritzen den jendearentzako aitorpena ere bada”.

Hondarribiko Udalak aurten Gobernuz Kanpoko Erakunde eta elkarteen artean denetara 123.393 euro banatuko ditu.