Juan Ignacio Aristizabal (e), Txomin Sagarzazu eta Elena Usoz. / Hondarribiko Udala

Datozen bi asteburutan, Hondarribiko Eliz Musikaldiak izango dugu 37. urtez. Euskadiko Eliz musika ziklo beteranoena da, eta mailan maila gorenean dagoen zikloa da. Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak antolatzen du, Hondarribiko Elizaren eta Udalaren laguntzarekin. Aurkezpena gaur egin da Eliz Nagusiaren aurrean, eta han izan dira Txomin Sagarzazu alkatea, eta Juan Ignacio Aristizabal eta Elena Usoz, elkarteko ordezkari modura.

Txomin Sagarzazu alkateak eskerrak eman dizkio “Eskifaiari. 37. urtez kalitate honetako ziklo bat egiteko gaitasuna kontutan hartzeko zerbait da. Lan asko dago atzetik, eta horregatik dei egin nahiko nieke herritarrei eta kanpokoei ere, hurbil daitezen eliz musika bikainaz gozatzeko aukera paregabea da eta”.

Kontzertu denak Alde Zaharreko Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Elizan izango dira, 20:00etan eta doainik. Apirilak 6 eta 7, eta 13 eta 14ko asteburutan izango dira.

Lehen asteburuan, larunbatean Biarnoko Pierres Liriques abesbatza etorriko da eta igandean Eskifaia Abesbatzaren txanda izango da. Kontzertu berezia izango da, jendearen partehartzea bilatuko dugulako.

Bigarren asteburuan, beste bi kontzertu izango ditugu Parrokian. Larunbata 13an, Esloveniako Ingenium Ensemble taldea ariko da oso maila altuko kontzertu bat eskainiz, eta 14an, Ondarruko Unanue Kamara Korala eta Xatz Eskifaia Abesbatza ariko dira.

“Hondarribiko Udalari eskerrak eman nahi dizkiot bere jarreragatik eta beti laguntzeko prest dagoelako. Gauza bera ere Parrokiari, kontzertuetarako eta entseguak egiteko ematen dizkigun erreztasunengatik. Azkenik, Laboral Kutxari ere aurten eman digun laguntzagatik eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioari ere”, amaitu du Aristizabalek.