Sagarzazu eta Serrano. / Hondarribiko Udala

Udaletxeko Areto Nagusian aurkeztu dira gaur goizean herriko ikasle bakoitzari helaraziko zaizkion bina musuko eta botila bat. Ekitaldian izan dira Txomin Sagarzazu alkatea eta Maria Serrano Gazteria eta Prebentzio Komunitarioa Zerbitzuko zinegotzia.

Txomin Sagarzazu alkateak esan duenez, “haseran markatutako erritmoa baina beranduago, baina hemen aurkeztu nahi ditugu pandemia egoera honetan beharrezkoak diren musuko eta botilak. Gure asmoa, Hondarribiko hezkuntza sisteman dauden ikasle bakoitzari bina musuko eta botila bat ematea da, osasun eta prebentzio helburu oso argiekin. Aurretik noski, ikastetxeekin beharrezkoak diren hitzarmenak sinatu ditut”.

“Bide batez, eskertu egin nahi dut herriko ikastetxeen eta hezkuntza arduradunen jarrera. Lankidetza erritmo egoki batean gaudela uste dut, zenbait bilera egin ditugu, baita guraso elkarteekin ere. Eskariak jaso ditugu, baita martxan jarri ere. Zentzu horretan, gogoratu nahi dut hilabete honetan zehar ere berriz izango dugula beste hitzordu bat beraiekin”.

Maria Serrano Gazteria eta Prebentzio Komunitario zinegotziak eman ditu proiektuaren xehetasun gehiago. “Ikasle gazteenentzat Izugarria Erraldoi eta Buruhandien konpartsako balearen irudia daraman muxukoak prestatu ditugu, eta banaketa atzo bertan hasi zen”.

Osasundu Hondarribia

Bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleei begira, beste diseinu bat prestatu dugu. Prebentzio Komunitarioaren bitartez, ‘Osasundu Hondarribia’ kanpaina martxan jarri dugu, honekin hasiera ofiziala ematen diogu baina pandemia hasi zenetik egindako lanaren jarraipena da. Gazteen jarrerengan fokoa jarri da pandemia haseratik, batzuk gauzak ez dituztelako ongi egiten, baina egia da askok eta askok ondo egiten dituztela gauzak, eta hori argi utzi behar dugu, eta nahi dugu material hauen bidez”.

“Azkenik, botila bana banatuko diegu, azken urte hauetan Ingurumen Departamentutik egin den lanari jarraiki, ikasle bakoitzak etxetik eraman dezan ura, eta hala plastiko gutxiago sortu dadin. 5.500 botila banatu dira, eta 5.024 musuko. Dena berrerabilgarria eta homologatua da, noski”, gehitu du Serranok.