Hondarribiko landa-bideak garbitu eta egokitzeko programak bide erdia egin du. / Hondarribiko Udala

Ingurumen Zaharberritzea izeneko proiektuaren barruan, Udaleko Ingurumen Sailak koordinatuta eta Lanbidek finantzatuta, zortzi langilek eta bi arduradunek osatzen dute Hondarribiak dituen landa-bideen zati bat egokitzeko eta garbitzeko 2021aren hasieratik lanean ari den brigada.

Duela gutxi, Gornutz eta Salaberdi inguruetan, Kalixa Silanes Ingurumen zinegotziak bisita egin du prentsarekin, “Orain arte egindako lana txalotu eta nabarmentzeko. Euri asko egiten duenean, ura biltzeko dagoen arazoa egiazta daiteke, baita ura igarotzen den ibilguak txukuntzeko beharra ere.

Silanesek azaldu duenez, “Baserritarrak ere asko baloratzen ari dira egiten ari diren garbiketa guztia, urtarrilean hasi eta ekainerarte iraungo duena”.

Nestor Uranga brigadako arduradunak zehatz-mehatz azaldu du egiten ari diren lan guztia. “Hilabete hauetan zehar, Amute, Mendelu, Zimizarga edo Jaizubiatik igaro den taldeak mota guztietako zaborra bildu du hozkailu batetik barra energetiko baten plastikoraino. Surf ohol bat ere bai. Imajina dezakegun guztia, baina ez dugu sinesten landa-eremuan uzteko gai izan daitekeenik. Langileak oso lan ona egiten ari dira eta esan beharra dago”.

Espezie inbaditzailea

“Orain ‘Tradescantia Fluminensis’ izeneko landare bati ere erreparatzen ari gatzaizkio; espezie inbaditzaile horrek landare autoktonoaren lekua hartu eta biodibertsitatearekin amaitzen du. Gornutz inguruan oso hedatua dago, eta horri aurre egiten jarriko gara, baina eremu zehatz batean, bestela, asko hartu nahi duenak ez du lortzen bere helburua betetzea”.

“Tradescantiak hedatzeko gaitasun handia du. Oso ondo egokitzen dira lur honetara eta klimara, eta hemengo landareak akabatzen dituzte. Hain da handia bere, badirudiela une batzuetan ez zaudela Jaizkibelen, beste lurralde batean baizik”, amaitu du Urangak.