Mariñelen itsasbidearen hasieran dauden zerbitzu publikoak eraberrituko dira. / Hondarribiko Udala

Mariñelen itsasbidearen hasieran (Espigoian) dauden zerbitzu publikoak birgaitzen ari da Udala. Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak eman du horren berri.

“Lanak duela bizpahiru aste hasi ziren eta abenduaren amaieran bukatzea aurreikusten da. Zerbitzu publikoak erabat berritzen ari gara, irudi zaharkitua baitzuten. Zerbitzu horiek oso erabiliak dira, eta behin obra amaituta, instalazio modernoekin irekiko dira berriro”.

Obraren aurrekontua 40.000 eurokoa da.