Txisun Altuna, Pertsonal eta Antolamendurako zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak 19 pertsona kontratatzeko hiru deialdi egingo ditu, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Hala eman du aditzera gaur prentsaurrekoan Txisun Altunak, Pertsonal eta Antolamendurako zinegotziak.

“Lanbiderekin batera enplegua sustatzeko egiten diren ekimenak dira. Ezinbestekoa da lan egingo duten pertsonak egun langabezian egotea. Une hauetan, langabezi tasa Hondarribian %8,40koa da, eta Udaletik etengabe lanean ari gara ahal den neurrian tasa hori jaitsi dadin”, dio Altunak.

“Denetara 19 pertsona kontratatuko dira, hiru deialdi desberdinen bidez egingo delarik. Alde batetik, jadanik itxita dagoen deialdi batean arkitekto bat, Erdi Mailako teknikari bat eta administrari bat hartuko dira. Hortaz gain, orain irekita dagoen eta azaroaren 28an itxiko den beste deialdi batean, Gazte Enplegurako 2014-2020 programa operatiboaren barnean, arkitekto bat eta arkitekto tekniko bat kontratatuko dira, gazteak izan beharko dutenak, 30 urtetik beherakoak”.

“Datozen egunetan zabalduko den hirugarren deialdi batean, 14 lanpostu eskainiko dira. Erdi mailako teknikari bat ingurumena lehengoratzeko taldearen koordinatzailea izango dena, antzeko funtzioak izango dituen arduradun bat eta 8 langile, elektrikari bat eta eginkizun anitzetarako 3 ofizial, Udal Brigadan lan egiteko”.

Interesatuek Lanbideko dagozkien eskaintzetan izena eman beharko dute.