Gonzalo Carrion, Zerbitzu eta Obra zinegotzia. / Hondarribiko Udala

“Hondarribiko Udaleko Zerbitzu eta Obra Sailaren aurrekontua 3.837.871 eurokoa”, esan du Gonzalo Carrion zerbitzu zinegotziak, sail horren aurrekontuak jakinarazteko prentsaurrekoan.

“Argiteria publikorako, 511.261 euro ditugu, farolak mantentzeko eta hiriaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta kostuak murrizteko LED bonbilak jartzeko”.

Bestalde, parkeak eta lorategiak mantendu eta hobetzeko 707.955 euro inbertituko dira, hilerrirako 129.650 euro, eta hondartza denboraldirako 323.029 euro”, gehitu du Carrionek.

Halaber, kaleak garbitzeko 1.049.278 euro erabiliko dira. “Horrek esan nahi du Hondarribiko herritarrei 62 euro kostatzen zaigula pertsona bakoitzeko hiria garbi edukitzea”.

Carrionek adierazi duenez, “orain arte bezala, edo hobeto, gure hiria mantendu nahi da, betiere aurrekontuaren murrizketa kontuan hartuta, gure azpiegiturak eta aukerak hobeto aprobetxatuz”.

“Guretzat oso garrantzitsua da Hondarribiko kalitate-estandarrei eustea, bai hondarribiarrentzat, bai bisitatzen gaituzten guztientzat”.

Gainera, 1.076.677 milioi euro bideratuko dira beste proiektu batzuk aurrera eramanteko.

– Udal brigadaren mantenua: 434.500 euro
– Bide publikoaren mantenua eta kontserbazioa, asfaltatze proiektua: 215.000 euro
– Hiri altzarien mantenimendua eta ekipamendua, haur jokoak: 193.000 euro
– Osasungarritasun publikoen babesa (komunak, komunen garbiketa…): 111.812 euro

Bestalde, Carrionek azpimarratu du garrantzitsua dela herritarrek abisuak pasatzea zerbait ez dabilenean edo puskatuta dagoenean, “izan ere, batzuetan ez gara horretaz jabetzen, eta horrela askoz azkarrago konponduko ahal izango dugu”.