Hondarribiko Udalak aditzera eman du 2021eko egutegi fiskala zein izango den. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak 2021. urterako egutegi fiskala zein izango den aditzera eman du. Bertan, Udalak kobratzen dituen zergen epeak zeintzuk diren zehazten da.

“Hiritarrek informazioa lehen eskutik izatea da gure helburua”, esan du Txisun Altunak, Udaleko Ogasun zinegotziak. “Informazioa udal web gunean jartzeaz gain, prentsa eta sare sozialen bidez hedatuko ditugu, informazioa ahalik eta gehien hedatu dadin”.

“Lehena, ibilgailu eta taxien erroldaren ordainaldiari dagokiona da. Datorren astelehenean, otsailaren 15ean, hasiko da, eta apirilaren 15era arte luzatuko da”.

“Martxoaren 26tik maiatzaren 28ra ibilgailuen sarrerarako erroldaren ordainaldia izango da. Maiatzaren 14tik uztailak 5 arte, hiri ondasun higiezinen ordainketa epea izango da”.

“Azkenik, urriaren 1etik azaroak 10 arte ekonomi jardueren errolda, bide publikoaren okupazioarena, establezimenduetako lehioetatik saltzearen errolda eta hilerriaren erroldaren ordainketa garaia izango da”, amaitu du Altunak.