329.000 euroko inbertsioa egin du zelaiko belar artifiziala aldatzeko eta egokitzeko. / Hondarribiko Udala

Gaur egun, hainbat kategoriatako eta adin ezberdineko jokalariek erabiltzen dute Kiroldegiko Hondartza Futbol zelaia eta Hondarribiko Udalak, erabilera horri erantzuna emango dion ekipamendua eskaintzeko asmoz, 329.000 euroko inbertsioa egin du zelaiko belar artifiziala aldatzeko eta egokitzeko.

“Asko dira egunez egun instalazio hauek erabiltzen dituzten herritarrak, eta 17 urte ondoren zelaia aldatzeko momentua iritsi da. Udal-instalazio honetan egiten den kirol-jardueraren maila ahalik eta onena izan dadila nahi dugu.”, azaldu du Txisun Altunak, Zerbitzu Zinegotziak.

Kendutako zotala 17 urte zituen jada eta urteen poderioz higatuta zegoen; izan ere, egunez egun erabilera handia ematen zaio, jokalari askok entrenamenduak eta partiduak egiten baitituzte bertan. Ondorioz, zelaia berritu beharra zegoen, eta hala egingo da.

Berrikuntza obrek sei asteko iraupena izan dute eta punta-puntako zelaia jarri da. Beste aldetik, Hondartza Futbol Zelaia berritzeko proiektua onartua dago jada. Belar naturala artifizialagatik ordezkatuko da eta 757.000 euroko aurrekontua izango da.