Hondarribiko Udalak zazpi pertsona kontratatuko ditu natura ingurunea egokitu eta lehengoratzeko. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak 7 pertsona kontratatzeko deialdia egin du, LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Hala eman du aditzera María Serranok, Hiritarren Arretarako zinegotziak.

“LANBIDErekin batera Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako laguntza deialdiaren babesean egiten den deialdia da. Beraz, ezinbestekoa da lan egingo duten pertsonak egun langabezian egotea” dio Serranok.

“Azken urteotako lanari jarraipena emateko, aurten ere, urteetan Udal honek egin duen itsasertzeko garbiketa proiektua berreskuratu egingo dugu, eta hortarako erdi mailako teknikari bat, taldearen arduradun bat eta bost langile kontratatuko dira, itsasertz eta erreketan garbiketa lanak egiteko ardura izango dutenak”.

Interesatuek LANBIDEko dagokion eskaintzan izena eman beharko dute. Esteka zuzena honakoa da: https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_RES_BUSQUEDA_OFERTAS?LG=E&PM1=&PM2=ALL&PM6=Hondarribia.