Hondartza Kiroldegia. / Hondarribiko Udala

Hondartza Kiroldegiak ez du apirileko kuota kobratuko, ez eta beste kuotarik instalakuntza irekitzen den arte. Hala esan du gaur Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak.

“COVID-19aren krisiaren ondorioz instalakuntza itxi behar izan da, eta jarduera guztiak bertan behera geratu dira. Hala, erabaki da bazkideei apirileko kuota ez kobratzea, ez eta beste kuotarik instalakuntza irekitzen den arte. Martxoko kuota ordaindu dutenei, zerbitzua eskaini ez den egunengatik konpentsatu egingo zaie”, dio Txomin Sagarzazu alkateak.

“Aldi baterako abonoak, hilabete batekoak edo hamabost egunetakoak, instalakuntza itxita dagoen bitartean amaitu direnak, konpentsatu egingo dira ere instalakuntzak irekitzen duenetik aurrera”.

Jarduerei dagokienez, “berriz ere hasten direnean, eman ez diren saioengatik konpentsatu egingo da, bai hiru hileroko jardueretan, baita urterokoetan ere”.

“Aipatutako neurri guzti hauek instalakuntzak irekitzeko aukera dagoen diren unetik aurrera zehaztuko dira”, amaitu du Sagarzazuk.