Hondartzaren inguruetan hobekuntza lanak egiten ari da Hondarribiko Udala

“Hondartzako aparkalekuan dauden horma txikiak egokitu egin ditugu, batez ere segurtasuna helburu nagusi moduan”

0
862

Hondarribiko Udala hobekuntza lanak egiten ari da egunotan hondartza inguruetan. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Hondartzako aparkalekuan dauden horma txikiak egokitu egin ditugu, batez ere segurtasuna helburu nagusi moduan”.

“Konfinamendu egoeran egonda, errezagoa da hau bezalako lanak egitea, ez baita inor pasatzen hondartza ingurutik, eta horrek lana erreztu eta epeak murriztu egiten ditu”, gehitu du Carrionek.