Hogeita bederatzigarren urtez ospatuko da Herri Giroa. / Hondarribiko Udala

Hogeita bederatzigarren urtez, Alde Zaharrean Herri Giroa antolatzen du Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak. Egitaraua honako hau izango da.

– 10:00etan: Arma Plazan, San Nikolas kalean eta Bretxan, artisau eta elikadura azoka. 20 artisau inguruk parte hartuko dute. Goizean 10:00etatik hasita, haurrentzako sehaskagintza tailerra egongo da eta Haur eta helduentzako txalaparta saioa-tailerra Skola Musiken eskutik
– 12:00etan: Izugarria Erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale ibiliko da, Portuan eta Alde Zaharrean
– 12:30ean: Sagardo dastamena (doan Bretxan)
– 12:30ean: Erraldoien dantza Izugarria konpartsaren eskutik Arma Plazan
– 13:00etan: Dantza erromeria Meakako Adixkideak dantza taldearen eskutik
– 17:00etan: Artisau eta Elikadura Azokaren jarraipena
– 17:00etan: Zubietako joaldunak (Alde Zaharretik Portura eta gero berriz Arma Plazara)
– 18:00etan: Sagardo dastamena (doan Bretxan) eta herri kirol erakustaldia Arma Plazan. 2 aizkolari: Ugaitz Mugerza eta Iker Vicente eta Odei Izeta IV eta Jakes harrijasotzaileak
– 19:00-20:00: Trikitilarien emanaldia Arma Plazan

Trafiko aldaketak Alde Zaharrean

Igandean ospatuko den Herri Giroa dela eta, Alde Zaharrean zenbait trafiko aldaketa egongo dira.

Hala, Alde Zaharreko irteera trafiko guztia Juan Laborda kaletik egingo da. Horrek esan nahi du Leiba generala kalean itxi egingo dela trafikoa Kale Nagusira autorik ez sartzeko egun osoan zehar.