III. Reichera deportaturiko hego euskal herritarrak, Oiasson mintzagai

Etxahun Galparsoro historialariak III. Reichera deportaturiko hego euskal herritarrei buruzko hitzaldia eskainiko du

0
108

Bidasoko Deportatuak | Erakusketa ibiltariaren baitan, Etxahun Galparsoro historialariak III. Reichera deportaturiko hego euskal herritarrei buruzko hitzaldia eskainiko du heldu den ostiralean, urtarrilak 29. Solasaldia Oiasso Museoan bertan eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan.

“Bilbao en Mauthausen” liburua idatzi du Galparsorok. Bertan, Marcelino Bilbao, osaba zaharraren nondik norakoak azaltzen dira, Mauthausen kontzentrazio esparruko 4628 zenbakidun presoa. Egun, deportazioan sakondu eta III. Reichera deportatuak izan diren hego euskal herritarrei buruzko doktorego tesia prestatzen dabil historialari donostiarra.