Bazkaria otsailaren 21ean izango da Arma Plazan. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak antolatuta, Inauteriak direla eta, larunbata otsailaren 21ean Herri Bazkaria egingo da Arma Plazan. Ezinbestekoa izango da mozorrotuta joatea bazkarira.

Sarrerak astearte honetan jarriko dira salgai Arma Plazako Ttopara kafetegian, eta Kale Nagusiko Etxeberria tabernan. Prezioa izatez 20 eurokoa bada ere, 10 eurotan jarriko dira salgai, ahalik eta jende gehienek parte har dezan.