Iazko desfilea. / Hondarribiko Udala

Beste urte batez, Udaletxeko Kultura departamentuak Inauterietako desfileari begira lehiaketa desberdinak antolatu ditu.

Datorren otsailaren 11n izango da desfilea, baina urtarrilaren 24ean amaitzen da izenemate epea BAZen, 13:30etan.

Ohikoa den moduan, A, B, C, eta D taldeak daude. A taldeak pertsona bakarrekoak dira, B taldeak 2 eta 5 lagunekoak, C taldeak 6 eta 15 bitartekoak eta D taldeak 15etik gorakoak. Azken honetan, hondarribikoak eta ez hondarribikoak desberdintzen dira.