San Pedro kalearen hasieran panel berri bat jarri da. / Hondarribiko Udala

Udalak herrian zehar iragarkietako panel berriak jarri berri ditu. 13.173,88 euroko inbertsioa egin da eta denetara 11 panel berri ipini dira.

Maria Serrano, Hiritarren Arretarako zinegotziak esan duenez, “hirian zehar banatu ditugu panelak. San Pedro kalearen hasiera, erdi eta amaieran, Matxin Artzu kalean, Madalen karrikako eskailera mekanikoen inguruetan, Talaia Satarka ikastetxearen ondoan, Errebellin kalean, Puntalean, Alamedan, Amuten eta Mendelun jarri dira”.

“Hiritarrek eta elkarteen aldetik oso erabilpen handia duten panelak dira, eta aurrekoak zaharkituak zeudenez, aldatzea erabaki du udalak”.

“Bide batez, gogoratu nahiko nuke, paneletatik kanpo iragarkirik ez jartzea, eta Hiria ahalik eta garbien mantentzeko ahaleginak denon artean egin behar ditugula”, dio Serranok.