Ficoba. / Martin Tellechea

Gaur goizean ekimen berritzaile bat aurkeztu dute Ficoban, Bidasoako ostalaritzaren eta taxilarien artean indarrak batu eta jarduera bateratua sortzeko.

Oraingo honetan, etxea epizentrotzat duen kontsumo eta aisialdi modu berri bati erantzun nahi zaio, eta taxien sektorearekin bat egin, taxiak eurak arduratu daitezen etxean azkar eta kalitatez entregatzeaz.

Diseinatu duten esperientzia erraza eta erosoa da bezeroarentzat. Eskaera whatsapp bidez egiten da, jatetxearekin zuzenean harremanetan jarrita. Bertan izena, helbidea eta eskaera adierazten dira eta Bizum bidez ordaintzen da. Eta, eskaera prest dagoenean, taxia bezeroarekin komunikatzen da eta eskaera dagoen tokiraino eramaten du. Zerbitzua Irunen, Hondarribian eta Hendaian egongo da eskuragarri.

Iñigo Lavadok esan duen bezala, elkarlanerako formula berriak bilatzea eta errealitate berrira egokitzeko berrasmatzea da helburua, tokiko proiektuak bultzatuz. “Orain arte faktoreen ordena jatetxe-bezeroa-taxia bazen, jatetxe-taxi-bezeroagatik aldatzea proposatzen dugu. Horrela, gure proposamen gastronomikoa modu seguru eta erosoan hurbildu ahal izango dugu bezeroentzat, mahai baten inguruan une bakarrak eraikiz “.

Bestalde, Enrique Paule, Taxi Bidasoako kontseilu errektoreko kideak, adierazi duenez, “Ilusio handia dugu proiektu berri honekin. Iñigok aurkeztu zigun bezain laster ekin genion lanari, elkarrekin partekatzen ari garen ilusio hori nola bideratu ikusteko. Hortik sortu da proiektu hau, gaur Iñigo Lavadorekin hasiko dena, baina edozein sektoretara zabal daitekeena; kasu honetan, kalitatezko ostalaritza-zerbitzu bat eta kalitatezko taxi-zerbitzu bat batzea da helburua “.

Ekimen honen helburua da etxeetara iristeko modu berriei erantzuna ematen dieten beste jatetxe batzuen gidari izatea, eta Bidasoaldeko hainbat sektoreren arteko loturaeragile izatea, batez ere gaur egungo egoeretan.