Iñude eta Artzaien konpartsa San Juanen. / Eraiki Dantza Taldea

Iñude eta Artzainen konpartsak bi entsaio orokor antolatu ditu. Entsaioak Zabaltza Plazan burutuko den errepresentazioan parte hartuko duten dantzari eta pertsonai guztiei zuzendurik daude. Lehenengoa larunbat honetan izango da, 16:00etan. Bigarrena, berriz, otsailaren 3an, larunbata, eguerdiko 12:00etan. Bi entsaio horiek Behobiako Auzo Elkarte alboko plazan burutuko dira.

Eraiki Dantza Taldea Iñude eta Artzainen konpartsaren antolakuntzarako buru-belarri lanean dabil. Urtarrilaren 19an konpartsan parte hartuko duten pertsonaien jantziak banatu zituzten. Orain, bi entsaio orokorrak burutzea falta da inauteri aurreko iganderako dena prest egon dadin. Otsailaren 4ean Santiago kaletik abiatuko da Iñude eta Artzainen konpartsa, ohi bezala, eguerdiko 12:00etan eta Luis Marianoraino iritsiko dira, San Juan eta Zabaltza plazetan geldialdiak egin ostean.