Areitio (e), Sagarzazu eta Silanes. / Hondarribiko Udala

Txomin Sagarzazu alkateak eta Kalixa Silanes Kirol zinegotziak harrera egin diote gaur Ion Areitio kirolari hondarribiarrari, Txinako Chengdu hirian duela gutxi ospatu diren Trialeko Munduko Txapelketan lortutako brontzezko dominagatik.

2018an zilarrezko domina lortu zuen, eta 2017 zein 2016an brontzezkoa.

Hala, Hondarribiko Udalak Urrezko Intsignia eman zion 2018ko irailaren 7an, “kirol emaitza bikain eta balio nabarmenen bidez, gazteek Hondarribiko gizarteari egiten dioten ekarpenaren adibide ezinbestekoa delako”.