Irailaren 11n izango da jaialdia. / Hondarribiko Udala

Irailaren 11n Jostaldi pilotalekuan jokatuko den profesional mailako pilota partida jaialdirako sarrerak igandean jarriko dira salgai, Arma Plazako Informazio puntuan eta Matxin Artzu kaleko turismo bulegoan, 20 eurotan. Jaialdia 18:00etan izango da.

Lehen partidan Elordi eta Tolosa, Etxeberria eta Ruizen aurka eta bigarrenean aldiz, Ezkurdia eta Martija, Altuna III eta Rezustaren aurka.