Kalixa Silanes, Kultura zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Leila Slimani idazlearen Canción dulce liburuarekin hasiko dira, urriaren 9an, Hondarribiko Udal Liburutegiak eskeintzen dituen Irakurketa Tailerrak urritik ekainera.

2018-2019 ikasturtean, “Cita con el libro” astearte eta asteazkenetan bilduko da 16:00etatik 17:30etara, euskarazko taldea ostegunetan . Astean zehar joaterik ez dutenei zuzenduta, “Un sábado, un libro” hitzordua egingo da larunbatetan 11:30tatik 13:00etara.

Jenisjoplin (Uxue Alberdi), Gorde nazazu lurpean (Ramon Saizarbitoria), Ordesa (Manuel Vilas), El olvido que seremos (Hector Abad), Apegos feroces (Vivian Gornick) eta Verano (Coetzee) izango dira besteen artean aurten irakurriko diren liburu batzuk

Hamalaugarren aldiz egingo dituzte irakurketa tailerrak. Guztira 305 liburu irakurri dituzte horietan. Talde bakoitzean, bataz beste, 20 lagun inguru elkartzen dira irakurketa kritikoa egiteko. Metodo horri esker, esan daiteke irakurle tailer izateko sortu zen programa, eztabaida gune ere badela.

Maite Gonzalez Esnal eta Yolanda Arrieta idazleak tailerren koordinatzaleak dira.