Irungo Udala. / Martin Tellechea

Elkarrizketariak egitasmoa oraindik maila oso altua ez dutenen hiritarrentzat zuzendua dago, hau da, B1 arteko maila dutenak. Elkarrizketariak euskaraz mintzatzeko gunea da, aukera ematen duena, kasu berean dagoen jendearekin bat eginik eta maila horretara egokitzen dituen mintza saio eta tailerrak bideratzen dituen talde batek gidatuta.

Hilean bi saio egiten dira, hamabostean behin, eta mintza saioak nahiz tailerrak antolatzen dira, euskararen munduan hasiera-hasieratik euskaraz aritzeko aukera izateko.

Mintzalaguna egitasmoa B1tik gorako maila duten hiritarrei zuzendua dago. Egitasmo honetan, 5/6 laguneko taldeak osatzen dira, euskal hiztuna den lagun bat, taldea dinamizatzen duena eta gainerakoak, euskara praktikatu nahi dutenak, euskaraz arituz. Astean behin biltzen dira.

Helburu nagusia euskaraz hitz egitea da, beraiek erabakitako tokian eta orduan biltzen dira ikasturtean zehar gainera. Zerbait hartu, paseo bat eman, edozein ekintza egiten dute, baina beti euskaraz eta giro onean.

Askorentzat, lagun euskaldunak egiteko modua ere bada, taldetik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen dute. Adin guztietako jendea biltzen da taldeetan.

Informazio gehiago Irungo Udaleko Euskara Arloaren atarian www.irun.org/euskara. Hilaren 15a arte eman daiteke izena webgune horretan bertan.