Bilera Palmera Monteron ospatu zen. / Irungo Udala

Martxoaren 13an Irungo Udalak bultzatzen duen Irun Ekintzan izeneko Garapen Ekonomiko eta Enpleguaren aldeko Batzorde Nagusiaren bilera ospatu zen Palmera Monteron. Jose Antonio Santano alkateaz eta Miguel Angel Paez Hiri Bultzadako ordezkariaz gain, alderdi politikoetako, prestakuntza zentroetako, eragile sozialetako, sindikatuetako eta enpresetako ordezkariak izan ziren bertan.

Saio honetan 2018an egindako ekintzak eta 2019rako lan-plangintza azaldu zen.