Jardunaldiak astelehenero egingo dira, 2020ko otsailera arte, 15:00etatik 19:00etara. / Bidasoa bizirik

Bidasoa bizirik-ek, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, Makers programa jarri zuen martxan joan den azaroan, bigarren urtez jarraian. Ordutik, astelehenetan, 15:00etatik 19:00etara, ate irekien jardunaldiak egin dira Irun Factory-n, Maker jarduerak ezagutu edo horietan parte hartu nahi dutenentzat. Hau da, prototipoekin, 3D inprimaketarekin, elektronika digital eta analogikoarekin eta abarrekin lotutako jarduerak.

Ekimenak izan duen harrera ona dela eta -azaroan hasi zirenetik ehun persona inuguruk hartu dute parte jardunaldietan-, Irun Factoryk ateak irekitzen jarraituko du astelehenero, 15:00etatik 19:00etara, otsailaren amaiera arte. Jarduerak egiten diren bitartean, parte-hartzaileek Irun Factoryko ekipamendu teknologikoa modu tutorizatuan erabili ahal izango dute, sormenerako eta ekintzailetzarako giro egokian.

Marisa Torresek, Irun Robotics-eko kide eta jardunaldi hauetan parte hartu ohi duenak, dioenez, “oso interesgarria da Irunen Maker gauzak egiteko lokal bat izatea, eta jendea etortzera animatuko nuke, praktika horiek mundu guztiarentzat eskuragarriak direlako, teknologia uste duguna baino askoz errazagoa delako eta askotan uste duguna baino sormen handiagoa dugulako. Gainera, tailer horietan ikasten duguna gero gure egunerokoan aplika daiteke “.

Jardunaldi hauen barruan, halaber, tailerrak antolatu dira 16 urtetik gorako pertsonak maker mundura hurbil daitezen. Tailerrak astelehenero izango dira, 17: 00etatik 19: 00etara, eta edukia Bidasoa bizirik-en webgunean iragarriko da. Azpimarratzekoa da, zentzu horretan, lehen tailerra pasa den astelehenean, urtarrilak 13, izan zela. ‘Wearabless: moda eta Teknologia’ izenburupean, modari aplikatutako teknologiari buruzko ikastaro praktiko honen helburua DIY (do it yourself) metodologien ingurunera hurbilketa bat eskaintzea zen, baita teknologia erantsia duten jantziak edo ‘Wearables’ direlakoak sortzeko beharrezko tresnak ere.

Azpimarratu, azkenik, programa hau garatzeko hitzarmena Bidasoa bizirik-en, Mondragon Unibertsitatearen eta Irungo Udalaren artean sinatu da, azken horrek jarduerak garatzeko espazioa laga duelarik.

Gainera, Makers programa CONNECT INNOVACTION BAI! (EFA 077/15) proiektuaren barruan kokatzen da, Maker mugimenduari lotutako teknologia berriak (teknologia digitalak -3D diseinua eta inprimagailuak-, robotika sortzaileak, etab.) jendeari zer potentzialtasun dituzten erakustea helburu duena.

Irun Factory sormenerako, prestakuntzarako, hedapenerako eta ekintzailetzarako gunea da, batez ere sormen ekonomiaren esparruan. Hasiera-hasieratik, Irun Factory-k pertsonei zein kolektibo sortzaileei espazioak, baliabideak eta lankidetzako laguntza eman nahi izan dizkie, beren proiektuak garatu ahal izan ditzaten, zuzkidurak, azpiegitura eta egitura eskainiz.

Irun Factoryk diseinurako eta inprimaketarako eskanerra, 3D inprimagailuak, pantaila digital adimendunak, prototipoen tresneria eta laser bidezko ebaketa-makinak ditu.