Briones eta Melida. / Irungo EH Bildu

Urte amaierarekin batera, udal aurrekontuen negoziazio eta eztabaida dator. Gaurkoan EH Bilduk aurrekontu proiektuari aurkeztu dizkien zuzenketak azaldu dituzte koalizioko zinegotzi Jokin Melida eta Oihana Brionesek.

Koalizio abertzaleko zinegotziek adierazi dutenez, “Gure zuzenketak egoera gutxituan dauden arloetara bideratuta daude, beti justizia soziala eta gizarte orekatu bat helburu dutela.”

Hori dela-eta, Irungo EH Bildurentzat “ garrantzia handia duten eta azken urteotan era sakonean landu” dituzten gaien gaineko zuzenketak aurkeztu dituzte: Etxebizitza, energia, merkataritza txikia, gazteria, berdintasuna, euskara eta memoria historikoaren gaineko “neurri zehatzak” zehazki .

Gai horietaz gain, “Kulturari dagozkionak eta herritar eta elkarteen eskaera zehatzei erantzuten dizkioten” zuzenketak ere aurkeztu dituztela adierazi du talde ezkertiarrak “aurrekontuak hobetzeko helburuarekin”. Hala, aste honetan bertan, EH Bilduk bere zuzenketak aurkeztuko dizkie udal gobernuari eta oposizioko gainontzeko alderdieei.

Hauek dira EH Bilduk aurkeztutako zuzenketak:

Etxebizitza:

– Etxebizitzari dagokionez, “behin baino gehiagotan aipatu dugu ez dugula zilegi ikusten jabego publikoa esku pribatuetara igarotzea. Hori dela-eta, Alarde eremuan eraikiko diren etxebizitza guztiak publikoak izan daitezen, urte anitzeko partida aurkeztu dugu. Partida 2023 urtera arte luzatuko litzateke, 4.750.000 euroko guztirako kopuruarekin (2020 urtean 750.000 euro)”.
– “Etxebizitza eskubidea era jasangarri eta arduratsu batean bermatzearren, ezinbestekoa ikusten dugu hutsik dauden etxebizitzen kopurua eta kasuistika ezagutzea. Horretarako, Irungo etxebizitza hutsen azterketa eta inbentariari dagokion jarraipena emateko 91.000 eurko partida aurkeztu dugu”.
– Emigrazio eraikinari dagokionez, “bere erabilera eta barne banaketa parte hartze prozesu baten bidez egin dadila eskatzen dugu. Eta prozesu horretatik ateratakoa gauzatzeko partidak aurkeztu ditugu”.
– “Iparralde etorbidea eta Maritxu Anatol kaleen artean dagoen Miren Nekane eremuaren erabilpena aztertzeko 33.000 euroko partida aurkeztu dugu. Gure taldearen iritziz, bertan gazteei zuzendutako bizitokiak egin daitezke, ezagunak baitira gazteeek etxebizitza duinak eskuratzeko dituzten zailtasunak. Eremu horretan ere, hiriko elkarteen esku egongo liratekeen guneak eraikitzea proposatzen dugu”.
– Legearen arabera, udalek bigarren salmentan jartzen diren babeseko etxebizitzak erosteko lehen aukera dute, baina Irungo udalak ez du eskubide hori gauzatzen. “Eskubide hori gauzatzeko 750.000 euroko partida eskatzen dugu”.

Energia:

– “Gure taldearen aspaldiko eskaera da energiaren zerbitzu berdea sortzearena: 2011-2015 legegintzaldian gaia mahai gainean jarri genuen, 2015 urteko haustekundeen herri programan eskatu genuen eta urte horretako aurrekontuetan gaia txertatzen saiatu ginen. Zinez uste dugu orain baldintza guztiak ematen direla Irunen eman behar den trantsizio ekologikoaren lidergoa hartuko duen zerbitzua sortzeko. Horretarako 150.000 euroko partida sortzea eskatu dugu”.

Merkataritza:

– Udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuan merkataritzari bideratutako partida jasotzen da. “Baina Irungo merkatalgune txikiek bizi duten egoera zailari aurre egiteko, beharrezkoa jotzen dugu partida handitzea, eta baita hauek emateko erabiltzen diren irizpideak aldatzea. Hala, partida 175.000 eurotan handitzea eskatzen dugu, horietatik 100.000 euro K-biziak zaharberritzeko partidan eta gainontzeko 75.000 euroak merkatari eta merkatarien elkarteentzako aktibitateetarako partidan”.

Gazteria:

– Gazteria arloak garrantzia handia du, “eta udalak garrantzia handiagoa eman diezaion eskatu dugu, horretarako teknikari bat kontratatuz. Honetara bideraturako 60.000 euroko partida sortzea eskatu dugu”.

Berdintasuna:

– “Emakumearen etxea sortzeari behingoz ekin behar zaiola deritzogu. Horretarako beharrezkoa ikusten dugu prozesua koordinatuko duen teknikaria kontratatzea eta hori dela-eta 60.000 euroko partida sortzea eskatu dugu”.

Euskara:

– “Euskarari merezi duen garrantzia eta beharrezkoa duen indarra eman nahi diogu aurkeztu ditugun bi zuzenketen bidez: Irungo ikastetxeetan euskara erabilera bultzatzeko 50.000 euro eta Loidi bekaren ikerketaren txostenak jasotzen dituen gabeziak betetzeko 20.000 euro”.

Memoria historikoa:

– Irungo udaletik azken urteotan memoria historikoa landu izan den arren, aurrera eramandako lanek ez dute behar bezalako jarraikortasunik izan talde honen irititziz. “Hori dela-eta, aurrekontu proiektuan jasotakoari 200.000 euroko gehikuntza prosatzen diogu”.