Santi Jimenez, Hezkuntzako, Gazteriako, Lankidetzako eta Memoria Demokratikoko ordezkaria. / Irungo Udala

Hezkuntza arloak jakinarazi du Irungo familiei hasi zaizkiela iristen Erosi eta Ikasi programaren laguntzak. Ekimen horren zazpigarren edizioa da, Irungo familiei eta merkataritzari laguntzen eskola-materiala erosteko.

“Herritarren erantzuna oso garrantzitsua izan da aurten, 2019koaren antzeko kopuruarekin; izan ere, 1.000 eskaera baino gehiago egin dira, hiriko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (Derrigorrezko Hezkuntza) mailetako 1.500 ikasle ingururi lagundu zaie. Familiei eta tokiko merkataritzari laguntzeko balio duen programa bat da”, nabarmendu du Santi Jimemez Hezkuntza eta Gazteriako ordezkariak, eta gogorarazi du aurten deialdia indartu egin dela maskarak erostea diruz laguntzeko moduko produktu gisa hartuta.

Eskaera egiteko epea amaitu zenetik, Hezkuntza Zerbitzua lanean aritu da eskaerak ahalik eta eperik laburrenean ebazteko. Lan horren barruan, jakinarazpen-kopuru handia bidali da, bai dokumentazio osagarria eskatuz, bai fakturak entregatzeko eskatuz, deialdian bertan aurreikusita dagoen bezala. Emaitza onartutako eskaerak argitaratzea izan da; guztira, 1.151 eskaera eta 146.756,76 euroko aurrekontua. Ikasleen 1.622 familia gertatu dira laguntza horien onuradun.

Dirulaguntza horiek emateko, iaz bezala, errentaren araberako hiru tarte egon dira; hau da, familiaren diru-sarreren arabera, egon daitezke deialdian sartzen ez direnak, laguntzaren zati bat kobratu dezaketenak eta % 100 jasoko dutenak. 25 euro igo dira tarte bakoitzeko laguntzak, iazkoarekin alderatuta, eta 125, 100 edo 75 euro izango dira.