Aurten, Irungo Harrera Sareak 2100 migratzaile baina gehiago artatu ditu. / Irungo Harrera Sarearen Facebook orria

Legez kanpoko kanporatzeen gorakadaren eta bitarteko publikoan sartzeko ezintasunaren aurrean, bidasotarren elkartasunaren aldeko apustua egin du IHSk. Irundik igarotako migratzaileen legez kanpoko kanporatzeen lehen ondorioa da mugaren alde honetan dagoen bitartekoan jada ezin dutela sartu, plaza libreak egon arren, lehenago erabili dutelako. Ildo horretan, ez da aurreikusi Irungo aterpetxean egoteko epeak luzatzea, urtaroa, baldintza klimatologikoak edo pertsona horien migrazioa are gehiago okertzen duten beste faktore batzuk alde batera utzita.

Horren ondorioz, Irungo Harrera Sareak kanpaina bat jarri behar du abian, eskualdeko etxeetan migratzaileentzako larrialdiko egonaldia ziurtatu ahal izateko. Dei egiten diegu beren etxebizitzetan lekua dutenei, bitartekoa ofizialena sartzea onartzen ez zaien migratzaileen eskura jar ditzaten. Etxe partikularretan egonaldi laburrak egingo lirateke beti. Kontua ez da egonaldi luzeko bizileku-baliabide bat bilatzea.Egun batzuetarako erabilgarri dauden etxebizitzen sare solidario bat egituratzea bilatzen da, premiazko egoera baterako, besterik ez.

Legez kanpoko kanporatzeen gorakada. Irungo Harrera Sareak azken asteetan Frantziak legez kanpo egindako kanporatzeen gorakada salatu nahi du. Joan den azaroaren seian, Frantziako gobernuak immigrazioa eta asiloa murrizteko neurriak aurkeztu zituen. Kointzidentzia edo inplementazioa, IHSk hilabete honetan Frantziatik ilegalki kanporatutako pertsona gehiago artatu ditu, hau da, legediak ezarritako prozedurak bete gabe eta pertsona migratzaileei gutxieneko eskubide batzuk bermatu gabe…

Frantziak iragarritako neurrien artean dago Bordelen Atzerritarrak Barneratzeko Zentro (ABZ) berri bat irekitzea. Deliturik egin ez duten pertsonentzat ezkutuko kartzela horietan ematen diren urraketak ezagututa, ez zaigu iruditzen migratzaileen eskubideak bermatzea bilatzen duen neurria denik. 2019ko urtarriletik, IHSk 2100 gizon, emakume eta adingabe baino gehiago artatu ditu, gehienak Ginea Conakry eta Boli Kostatik etorriak.

Era berean, Irungo Harrera Sareak dei egiten die San Juan plazaren inguruan lokal bat lortzen lagun diezaguketen eragile guztiei, gure harrera eta informazio-lanarekin jarraitu ahal izateko. IHS eskaera hau egin beharrean dago, Irungo Udalak ez baitu erantzunik eman Sareari zeregin horietarako lokal bat uzteko aukeraren inguruan. Hemendik, azpimarratu nahi dugu udalaren jarrera ez dela oso adierazgarria, kontuan hartuta IHSk urtebete baino gehiago daramala migratzaileen harreran eta Irungo herritarren arrazakeriaren aurkako sentsibilizazioan lanean.

Azkenik, IHSk aipatutako sentsibilizazio-lanekin jarraitzen du zineforumetan eta abarretan parte hartuz, bai ikastetxeetan, bai publiko orokorrari irekitako jardueretan. Alde horretatik, azpimarratu behar da prest gaudela eskatzen diguten foroetan parte hartzeko.