Irungo Udala. / Martin Tellechea

Irungo Udalak jakinarazi du Gazteen Nazioarteko Mugikortasunerako Zerbitzuak Eurodesk 2018 sarietako bat jaso duela. Sari hauek 2011n ezarri ziren Europa mailan Europak eskaintzen dituen aukerak deskubritzen eta aprobetxatzen laguntzeko praktika onenak azpimarratzeko. 2018an 12 herrialdetako 36 proiektu aurkeztu dira ezarritako lau kategorietan: Herritar Aktiboak, Mugikortasuna, Ekintza solidarioak eta Sareko Lanari ematen zaion saria. Europako erakundetako eta gazteen entitateetako 5 ordezkarik osatzen dute epaimahaia.

Aurkeztutako proiektuen artean izan da Irungo Udaleko Gazteen Nazioarteko Mugikortasunerako Zerbitzua, Zeina “I Love Europe” izenarekin hainbat ekimen antolatzen ari da hirian; horrez gain, etengabeko aholkua ematen ari da CBAko Gazte Informazio Bulegoan. Helburua da gazteei gidatzea Europak kontinentean zehar mugitzeko eta beste herrialde batzuk ezagutzeko ematen dituen aukeren berri ematea da. Adibiderik ezagunena Erasmus + programa da edo Euskadiko Gazteak Lankidetzan ekimena.

Eurodesk sariek Mugikortasunerako kategorian aitortu dute Gazteria arloko jardueretako bat. Zehazki, “Lokaletik check out: Mugitu zaitez” topaketa, zeina joan den urtarrilaren 18an egin baitzen Amaia Kultur Zentroan. Jardunaldiak 450 gazte bildu zituen nazioarteko mugikortasunarekin lotutako programa eta zerbitzu jakin batzuen inguruan, hainbat programatan parte hartu izan duten gazteen esperientzien testigantzei esker. Hitzaldiaren edukien artean hainbat ekimenen gaineko informazioa eman zen, hala nola Erasmus +, gazteen trukaketak, zeinak udaleko arloak edo Europako lankidetza Zerbitzuak antolatzen dituen.

“Poz-pozik gaude sari honengatik; albiste handia da eta bultzada bat da gazteak nazioarteko mugikortasunagatik zerikusia duen orotan sustengatzen jarraitzeko”, azaldu du Monica Martinez Gazteriako ordezkariak. “Europa mailako programa askok eskaintzen dituzte aukera bakarrak gazteentzat; beraz, interesdunak animatzen ditugu CBAko Gazte Bukegoan kontsulta dezaten, han informazio guztia aurkituko dute eta”.