Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruza. / Irundo Udala

Urtarrilaren 3an, 17:00etatik aurrera, esklusiban aurkeztu da Amaia Kultur Zentroan “Harriaren hiztegia” diskoa, Bernardo Atxagaren hitzekin eta Jabier Muguruzaren musikarekin konposatua eta bi neskatxek interpretatua. Haurrentzako lan hori “Mara mara diskak” zigiluak, kantautore irundarrak duela urte batzuk abian jarri zuenak, argitaratutako bigarrena da.

Bi umek, Naroak eta Danielak, jartzen dute ahotsa, diskoko kanta bakoitza interpretatzeko; musika-banda batek lagunduko die: Michel Longaron (bateria), Txema Garces (baxu elektrikoa) eta Jon Mari Beasain (gitarra elektrikoa). Horiek guztiak egongo dira eszenatokiaren gainean, hiriko kultur agendako eguberrietako hitzordu irrikatuenetako bat eskaintzeko.

Sarrerak ohizko tokietan daude salgai: Luis Marianoko turismo-bulegoan, Interneten (www.kutxasarrerak.net) eta Amaia KZko leihatiletan ikuskizuna baino ordubete lehenagotik, betiere sarrerarik geratzen bada. Sarreraren prezio bakarra, 4,20 euro.