Originaltasuna eta umorea kontuan hartuko dira hautatzeko prozesuan. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak 2019ko Jai Nagusiei begira, pregoilari txikien hautaketa deitu du.

“Azken urteetan, irailaren 6an egiten dugu, haurrei eta familiei begira, jaiei hasera emako modu alai batean, Udaletxeko balkoitik globo erraldoiak, zezenen entzierroa… ekitaldi eder bat egiten saiatzen gara. Hala, bi pregoilari izan ohi ditugu”, dio Kalixa Silanes Kultura zinegotziak.

“Unean uneko erabakia izan zen pregoilari bi bilatzea, eta aurten, lehiaketa bidez egin nahi ditugu, aukera herritar gazteei zabaltzeko. Hala, ezinbestekoa izango da Hondarribian erroldatuta egotea eta 9 urte izatea edo aurten betetzea. Hautagaiek BAZen izena eman beharko dute (astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 13:30etara). Izena emateko epea abuztuaren 14ko 13:30ean bukatuko da”.

Originaltasuna eta umorea kontuan hartuko dira hautatzeko prozesuan. Bi pregolari txiki hautatuko dira pregoia elkarrekin egiteko irailaren 6an udaletxeko balkoian goizeko 11:00tan, Koldo Emery lagun dutela.