Kultur Etxean ospatu da sari banaketa. / Hondarribiko Udala

Alde Zaharreko Kultur Etxean, jaietako kartel, argazki eta erakusleiho lehiaketetako, Erdi Aroko azokako argazki lehiaketako baita lorez apaindutako balkoien ekimenaren sari banaketa burutu da.

Bertan izan dira udaleko hainbat zinegotzi, Txomin Sagarzazu alkatea eta Kalixa Silanes Kultur zinegotzia barne, Goio Uriarte eta Maddi Carton Kultur teknikariak eta nola ez, sariak irabazi dituztenak ere, bere senitartekoekin.