Txomin Sagarzazu, Julia Lasa Goikoetxea eta Kalixa Silanes. / Hondarribiko Udala

Julia Lasa Goikoetxea hondarribiarra da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. “Jokua” izena du lanak. Denetara 8 izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu diren lanak.

Epaimahaia Javier Sagarzazuk, Alejandro Aranak, Borja Jorgek eta Idoia Seijok osatu dute, Maddi Carton Kultura teknikaria epaimahaiaren idazkari lanetan aritu delarik.

Lanak jendaurrean jarriko dira otsailaren 17tik 29ra (biak barne), Arma Plazan.