Kai Zaharrean hobekuntza lanak egin dira. / Hondarribiko Udala

Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak duela hiru aste hasitako hobekuntza lanak amaitu berri ditu Kai Zaharrean. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Eskerrak eman nahi dizkiot Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari egindako lan hauengatik. Hasera batean ekainean egitea aurreikusten zuten, eta eskatu genien ahal izanez gero, uda pasata egitea egokitze lanak. Orain iritsi da garaia eta Kai Zaharrak merezi duen itxura dauka orain”.