Hasi dira obrak Kai Zaharrean. / Hondarribiko Udala

Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak hobekuntza lanak hasi berri ditu Kai Zaharrean. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Aste honetan hasi ditu Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak hobekuntza lan hauek. Ekainean egitea aurreikusten zuten, eta eskatu genien ahal izanez gero, uda pasata egitea egokitze lanak, eta datozen hiru asteetan egingo dira”.

“Butroi pasealekuaren haseran dagoen plazatxo honi deitzen zaio Kai Zaharra. Gogoratu nahi dut bere mantenimendua ez dagokiola Udalari, eta egoera onenean ez zegoenez, eskertu egin nahi dio Portu eta Gaietako Zuzendaritzari hobekuntza hauek egin izana. Azaroaren erdialderako guneak merezi duen itxura izango du”.