Trapu Zaharra antzerki taldearen eskutik Turisteatzen lana eskainiko. / Hondarribiko Udala

Igandean, 12:30ean, kale antzerki ikuskizuna izango dugu Santiago kalean. Trapu Zaharra antzerki taldearen eskutik Turisteatzen lana eskainiko dute Santi Ugalde eta Mila Espiga aktoreek, Oscar Terol-en zuzendaritzapean.

San Fernando Bidaiak izeneko ajentzia proposamen berri batekin dator turismoa beste modu batetara bizi ahal izateko, horrela ba azken aldi honetan honen ugariketak sortzen dituen arazo eta ondorio ekolojikoak hobetzeko asmoz.

Bere produktu berriaren ideia nagusia bidai birtualetan datza : goza ezazu zure oporretaz etxeko eserlekutik mugitu gabe. Hala, zozketa baten bidez aukeratutako pertsona batek bizitako esperientzi hoberenak eta txarrenak berbiziko ditu; eta hortik pendrive batetan jasoko du bere hurrengo bidai birtual paregabea.

Guzti hau teoria da noski, eta bertan konturatuko gara hau ez dela hain erraza eta turista baten burmuinak pentsatzen dugun baino modu kontrakoago batean funzionatzen duela.