Sarrerak 4 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik.

Larunbatean 19:00etan Kasino Zaharreko lorategietan Hortzmuga taldearen eskutik ‘Bidearen amaieran’ kaleko komedia ikus ahal izango da. Sarrerak 4 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik.

Dagoeneko 20 urtetik gora igaro dira Pedrin Divina Pedrea bilakatuta agertu zenetik, bere auzokide guztien aurrean. Dena perfektua zatekeen, edo ia, bere aita Pedro, betiko sindikalista sutsua, bertan agertu izan ez balitz. Baina, ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik; eta Pedrok, beti egon nahi izan du itsu edo “bizimodu normal” bat izan. Eta, noski, ez Pedrin eta are gutxiago Divina Pedrea ez ziren “normaltasun” haren parte.

Maleta bat, mila pezeta eta “zu jada ez zara nire semea” nahikoa izan ziren bi pertsonen arteko bizitza-harremana eteteko. Bien arteko haustura eta, harrezkeroztik, haien bizitzan iltzatuta geratu den konpondu gabeko gaia.

Baina patuaren asmoek ez dute ahaidetasunaz ulertzen eta aita-semeak une xelebre batek jarriko ditu berriz ere aurrez-aurre. Izan ere, egoitza batetik ihesi joan den aitaren bizitza Alzheimerrak menperatzen duen bitartean, Drag Queen ogibide profesionalak semearena definitzen baitu. Bien amesgaizto edo tortura-une, biek jada imajinatu dutena gertatzear dago. Berriz ere auzoa lekuko eta “Drag Queen Pasarela” programa-amaieraren atarian.