Amuteko Kaputxinoen komentua. / Hondarribiko Udala

Bueltan dugu berriz ere “Ezagutu zure hiria” ekimena, Arma Plaza Fundazioaren eskutik. Ostegunean eta larunbatean hitzaldia eta bisita gidatua izango ditugu.

“Hondarribiko Kaputxinoen Komentua 1663tik 2019ra: bere garrantzia historian zehar” gaia izango da martxorako hautatu dena.

Jose Angel Etxeberriak emango du hitzaldia ostegunean 19:00etan Arma Plazan. Larunbatean 11:00etan komentu bertan izango da bisita gidatua. Aurretik izena emateko, Arma Plaza eraikinean. 943 64 36 77 eta 943 64 46 23 zenbakietan edota armaplaza@armaplaza.eus posta elektronikoan.