Kike Amonarrizen hitzaldia ostegunean Itsas Etxean

“Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ekimenaren aurkezpena egingo du. Udalak, ahalik eta hiritar gehien hurbiltzeko asmotan, gonbidapena luzatzen du

0
1232

Datorren ostegunean, 18:00etan, Kike Amonarrizen hitzaldia izango dugu Itsas Etxean, “Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ekimenaren inguruan.

Euskaraldia herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko egitasmoa da, herritarrak euskarekiko aktibatuko dituena, Eusko Jaurlaritzatik eta Hondarribiko Udaletik Blagan Elkartearen laguntzaz bultzatuko dena.

Euskaraldia, euskara egunaren aurretik 11 egunez martxan jarriko den dinamika bat da. 11 egun euskaraz ekimena gauzatu nahi da Hondarribian, Euskal Herriko beste herri askorekin batera. Herritarrei eskatuko zaie bere hizkuntza portaerak aldatzea, euskara gehiago erabiliz edo aukera emanez. Horretarako bi figura sortu dira ahobiziak eta belarriprestak.

Informazio guztia ostegunean egingo den hitzaldian emango da. Udalak, ahalik eta hiritar gehien hurbiltzeko asmotan, gonbidapena luzatzen du.