Udalak Topagunea Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean antolatzen duen egitasmoa da Mintzalaguna. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Mintzalaguneko kideak etengabe ari dira konfinamendu egoeran ere euskaraz.

Maria Serrano Euskara zinegotziak esan duenez, “etxetik ateratzeko zailtasunak ez dira oztopo euskaraz jarduten segitzeko. Aritz Enparan ari da koordinatzaile lanak egiten, eta bideo konferentzia bidez egiten dira orain euskarazko solasaldiak. Desberdina da, baina baditu ere bere alde onak sistema berri honek”.

“Hondarribiko Mintzalagunaren informazio gehiago nahi izanda, gogoratu alde batetik Udal Euskara Zerbitzura zuzendu zaitezkela, eta bestela mintzalaguna@hondarribia.eus postara idatzita”, dio Serranok.

Udalak Topagunea Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean antolatzen duen egitasmoa da Mintzalaguna, herrian euskararen erabileran eragiteko.