Ficoba. / Oihana Sánchez

Ekainaren 1etik 3ra bitarte Bioterraren 15. edizioa egingo da Ficoban. Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azoka da Bioterra. Iaz oso harrera ona izan zuenez azokarekin batera hainbat jarduera osagarri sustatzeko ekimenak, aurten esperientzia hori errepikatuko du Bioterrak. Datorren otsailaren 24an, prestakuntzako eta jendarteratzeko asmoari jarraipena eman nahian, kosmetika ekologikoaren osagai eta formulei buruzko jardunaldi bat antolatu du Bioterrak, “Kosmetika ekologikoari buruzko ezagutza aurreratuen ikastaro profesionala” izenburupean.

Jardunaldian sakonago aztertuko dira jatorri ekologikoko kosmetologiaren printzipio oinarrizkoak eta aurreratuagoak: nola formulatzen den laborategietan, “greenwashing” moduko marketing tresnak, bio faltsuak, toxikoak eta osasunean eragiten dituzten albo-ondorioak, osagaiak, laborantza ekologikoa eta etiketen irakurketa, eta abar.

Ikastaro teoriko-praktikoa Bioterraren Biobeauty espazioaren esparruan egingo da, eta kosmetika ekologikoari buruzkoa izango da. Sektoreko profesionalak ditu xede (estetizistak, fisioterapeutak, nutrizionistak…), baina baita bizimodu-aldaketa gisa kosmetika ekologikoaren arloan hasi nahi duten pertsonak eta beren ezagutzak handitu nahi dituzten autodidaktak ere.

Celia Ortiz Aviñon eta Lorena Ortiz Aviñon, Nasei-ren sortzaileak, bio estetizistak eta Bioterraren kide kolaboratzaileak eta Anna Esteve Mas erizain eta nutrizionista izango dira ikastaroaren irakasleak.

Irudi berria

Aurten bere irudia berritu du Bioterrak, logotipo berri, minimalista eta gaur-gaurkoa jarriz. Azokaren izena nabarmendu da, Bioterra hitza indartuz; izan ere, ezaguna da publiko orokor nahiz profesionalaren sektore zabalen artean.

Egitaraua

Biobeauty Guneko gure tailer guztiak gustatzen bazaizkizu, hauxe duzu aukera gaian sakontzeko eta kosmetika ekologikoaren mundua profesionalki ezagutzeko.

Goiza (10:00-14:00)

– Sarrera. Zer da kosmetika ekologikoa?
– Ekologikoa vs. naturala: aldea
– Nola formulatzen da? Kalitatea eta osagaiak

Morning break ekologikoa

– Produktu kosmetiko motak
– Etiketen interpretazioa eta INCI nomenklaturaren irakurketa
– Greenwashing

Bazkari ekologikoa (15:30-19:30)

– Larruazala. Toxikoak eta toxikoen albo ondorioak
– Barnetiko laguntza. Antioxidatzaileak eta nutrienteak
– Aurpegirako serum baten prestakuntza

Toki kopuru mugatua. Prezioa: 75 euro pertsona bakoitzeko

Prezioak barnean hartzen dituenak:

– Material didaktikoa
– Praktikarako materiala
– Diploma
– Oihalezko poltsa
– Morning break ekologikoa
– Bazkari ekologikoa
– Prestatzen den seruma