Kosta kalea. / Hondarribiko Udala

Kosta kalean lursail pribatu batean izandako luizi batean eroritako lurrak jasotzen hasi da Udala.

“Orain egiten ari den lana ondoren lur jabeek bere gain hartuko dute ekonomikoki, eman beharreko urrats administratiboak eman ondoren”, esan du Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Lanak amaitu eta berehala errepidea berriz irekiko da Amuteko zentzuan”.